Euskal Herriko gatazka

Alexander Akarregi espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Atzo Herbeheretatik Espainiara estraditatutako Alexander Akarregi bilbotarra espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ebazpen horren arabera, ETAri lagundu zion Akarregik; zehazki, Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutxaga etakide zirenak barruan zirela eta lehergaiak zeramatzatela zartatu zen autoa alokatu izana egozten diote. Akarregiren abokatuak salaketa aurkeztu du estradizio erabakiaren aurka, oporretan zegoenez, berari jakinarazi gabe eman baitzuten ebazpena Herbehereek.

2004ko urtarrilaren 8a
17:27
Entzun
Iazko uztailean atxilotu zuen Herbeheretako Poliziak Akarregi Amsterdamen, hain zuzen ere, Venezuelara joateko hegazkin bat hartzera zihoala. Handik gutxira egin zion Espainiako Gobernuak estradizio eskaera Herbeheretakoari, eta irailaren 23an egin zen Haarlemgo Gortean, eta epaia estradizioaren aldekoa izan zen. Nolanahi ere, erabaki hura hartu zenean "Espainiaren eskaerak eta Herbehereen argudioek" ez zutela koherentziarik salatu zuen Akarraregiren abokatuak.

Espainiako Poliziak eta Justiziak ETAri laguntza ematea egozten diote Akarregiri. Zehazki, 2002ko irailean Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutxaga etakideak barruan zirela eta lehergaiak zeramatzatela eztanda egin zuen Ford Fiesta autoa alokatu izana. Galarraga etaGurrutxaga hil egin ziren leherketa hartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.