Alexander Akarregi uztailaren 8an atxilotu zuten Amsterdamgo aireportuan, eta polizia iturrien arabera, pasaporte faltsua zeraman. Espainiako Justiziak ETArekin lotzen du Akarregi, zehazki, 2002ko irailean Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutxaga ETAko kideak barruan zirela lehertu zen autoa alokatzea egozten diote.
Victor Koppe Akarregiren abokatua "etsituta" agertu da epaiarekin, eta helegitea aurkeztu dutenetz oraindik ez dutela erabaki adierazi du. Hamalau eguneko epea du horretarako, eta aurkeztuko balu, HolandakoJustizia Auzitegi Gorenak aztertuko du zuzenean. Nolanahi ere, Akarregiren estradizioari buruzko azken hitza Piet Hein Donner Justizia ministroak du.
Akarregiren estraidizioari buruzko erabakia baino ordu batzuk lehenago, Holandako beste tribunal batek, Hagako Instrukzio Epaitegiak, Juan Ramon Rodriguez katalanaren estradizio eskaerari buruz hartutakoa jakin da. Hagako Epaitegiak atzera bota du Rodriguezen abokatuak estradizio eskaeraren aurka aurkeztutako larrialdiko helegitea, eta baiezkoa eman dio estradizio eskaerari. Rodriguez ETArekin lotzen du Espainiako Justiziak: 2001ean ETAko Gorbea komandoari laguntzea leporatzen diote. Atzera bota duten helegite hori zen Rodriguezek Espainiaratzea saihesteko zuen azken aukera juridikoa. Kop taldeko kantaria zen Rodriguez.
Espainiak ETArekin harremana izatea leporatzen dion Juan Ramon Rodriguez katalanak aurkeztutako larrialdiko helegitea atzera bota du Hagako instrukzio epaitegiak, eta, ondorioz, estraditatu egingo dute. Izan ere, helegite hori zen Espainiaratzea saihesteko Rodriguezek zuen azken aukera. Kop musika taldeko kantaria zen Rodriguez, eta 2001ean ETAko Gorbea komandoari laguntza ematea leporatzen dio Espainiak.
Nolanahi ere, bai Akarregiren kasuan, bai Rodriguezenean, Espainiara iristen direnean ez dituztela inkomunikatuko bermatzeko eskatu dute Haarlemeko epaitegiak zein Hagakoak.
Estradizioak
Alexander Akarregi estraditatzea onartu du Holandako Justiziak
Alexander Akarregi euskal herritarren estradizio eskaera onartu du gaur Holandako Haarlem herriko epaitegiak. Tribunalak azaldu duenez, ezin dute frogatu Akarregi errugabea denik, eta, horregatik eman dio baiezkoa estradizioari. Nolanahi ere, Holandako Justizia ministroak erabaki behar du Akarregi estraditatu edo ez. Ordu batzuk lehenago, berriz, Hagako epaitegi batek atzera bota du Juan Ramon Rodriguezek bere estradizio eskaeraren aurka aurkeztutako larrialdiko helegitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu