Frantziako Poliziak Alexander Akarregi Casas ETAko ustezko kidea atxilotu du gaur Frantziako hegoaldean, Compeyre herrian, polizia iturriek eguerdian jakinarazi dutenez. Poliziak dio pistola erabilita auto bat lapurtu ondoren atzeman dutela.
Herbehereek Akarregi 2004an Espainiaratu egin zuen, eta bost urteko kartzela zigorra jaso zuen, Hodei Galarraga eta Egoitz Gurrutxaga ustezko etakideei autoa alokatu zielakoan. Biok 2002ko irailaren 23an hil egin ziren Bilbon, auto hartan lehergailuekin zihoazela horiek eztanda egitean. Polizia iturrien arabera, Akarregik orduan egin zuen ihes.
2003ko uztailean atxilotu egin zuten, Amsterdamdik Venezuelara hegazkina hartu nahi zuenean, polizia iturrien arabera.
Iazko uztailean irten zuen kartzelatik.
Atxiloketak
Alexander Akarregi ustezko etakidea atxilotu dute Frantzian
Compeyre herrian atzeman dute. Herbehereek Akarregi 2004an Espainiaratu egin zuen, eta iaz irten zuen kartzelatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu