OSASUNGINTZA

Alfonso Alonsok Espainiako Osasun ministro kargua hartu du

Ana Mato ordezkatuko du zeregin horretan.

Alfonso Alonso, karguari zin egiten. ANGEL DIAZ, EFE
2014ko abenduaren 3a
07:35
Entzun

Alfonso Alonso Espainiako Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministro da dagoeneko. Atzo iragarri zuten berak ordezkatuko duela Ana Mato, eta gaur hartu du ofizialki kargua, Espainiako erregearen aurrean zin egin ondoren. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Mariano Rajoy Espainiako presidentea eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea:

1996an hasi zen politikan Alonso, Gasteizko zinegotzi, PPren eskutik; Gasteizko alkate izan zen 1999tik 2007ra bitartean. Azken urteetan PPren bozeramaile gisa jardun du Espainiako Diputatuen Kongresuan. Filologia Erromanikoan eta Zuzenbidean lizentziatua da.

Iragan astean eman zuen dimisioa Matok, epaileak Gurtel auzian "partaide eta onuradun" izatea egotzi ostean. Bere aurkako neurria "inork ez dezan erabili gobernuaren, presidentearen edo alderdiaren kontra" eman zuen dimisioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.