Alfonso Etxeberria NaBaiko zinegotzia izango da aurreantzean Eguesibarko alkate. NaBaik eta Ezkerrak koalizio gobernua osatuko dute. Euren hautagaitzak Bilduren eta PSNren babesa jaso du gaur goizean. UPNk sei zinegotzi ditu udalean, NaBaik lau, PSNk bi, Ezkerrak bi, bilduk bi eta PPk bat.
Eguesibarren alkaterik gabe zeuden martxoaren 7an Josetxo Andia UPNkoak dimisioa eman zuenetik. Gaurko bozketan UPNk Estefania Clavero bere hautagaiari eman dio botoa; Alfonso Ucar PPko zinegotziak bere buruari eman dio. Etxeberriak goizean bertan hartu du kargua.