Ustezko ustelkeriaren kontrako operazioa egin du Ertzaintzak Araban, eta horren baitan Alfredo de Miguel Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako diputatua jeltzalea atxilotu dute, eroskeria, influentzia trafikoa eta diru zuriketa leporatuta. Goizeko zazpietan atxilotu dute, bere etxean, eta Gasteizko 4. Instrukzio Epaitegira eraman dute, deklaratzera. Gauean aske utzi du epaileak, bermerik ipini barik.
Hain zuzen ere, hori izan da operazioa abian jarri duena. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, beste zazpi lagun ere atxilotu dituzte. Haiek ere libre geratu dra gauean, baina oraingoz ez da jakin baldintzapean utzi dituen aske epaileak.
Haien artean dira Aitor Telleria Gasteizko Udaleko zinegotzi eta Arabako Buru Batzarreko kidea, alderdi bereko Alfonso Arriola -Miñaoko parke teknologikoko zuzendaria 2006tik 2009ra- edota Koldo Otxandiano Arabako Ongizate Institutuko zuzendari ohia. Gasteizko Etxezaharra kalean, berriz, gastronomia elkarte bat miatu dute. Izan ere, enpresa batek elkarte horretan dauka egoitza.
Xabier Agirre Arabako diputatu nagusi jeltzaleak gaur goizeko hamaiketan agerraldi berezia egin du De Miguelen atxiloketari buruz mintzatzeko. Lehenik eta behin errugabetasun ustea erabili behar dela iritzi dio, baina hori aintzat hartuta ere, ustelkeriarik ez duela inola ere onartuko eta "ardurarik txikiena" baieztatuz gero De Miguel gobernutik kanporatuko duela adierazi du. Gaur goizeko bederatzietan izan duela atxiloketaren berri agertu du, jardunaldi batzuetan parte hartzen ari zela bi ertzainek jakinarazi diotenean. De Miguelen akusazio zehatzak zein diren ez dakiela adierazi du, eta Arabako Diputazioan ez dela inolako miaketarik egin nabarmendu.
Ustelkeria
Alfredo de Miguel Arabako Tokiko Administrazioetarako diputatua aske utzi dute, bermerik jarri gabe
Goizean atxilotu dute, ustelkeriarekin lotuta. EAJko politikariaz gain, beste zazpi lagun atzeman ditu Ertzaintzak, eta horiek ere libre geratu dira gauean. Haien artean da Aitor Telleria Araba Buru Batzarreko kidea. Gasteizko 4. Instrukzio Epaitegiak abiatu du sarekada. De Migueli eroskeria delitua egozten diote. Miaketak ere egin dituzte, besteak beste, gastronomia elkarte batean. Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak esan du "ardurarik txikiena" baieztatuz gero gobernu taldetik kanpo utziko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu