Alfredo Remirez espetxean sartu da, Basaurin

Urtebeteko kartzela zigorra bete beharko du, euskal preso bat irudikatzen zuen panpin bat erakusteagatik Amurrioko festa batzuetan.

Amurrion ostiral iluntzean egin zuten manifestazioa. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2017ko azaroaren 4a
23:59
Entzun

Atzo manifestazioa egin zuten Amurrion (Araba), eta ehunka eta ehunka lagunen babesa jaso zuen Alfredo Remirezek, eta gaur Basauriko espetxean sartu da, 18:36 zirenean.

2005eko Amurrioko festetako txupinazoan panpin bat atera zuen, euskal preso bat irudikatzen zuena, eta urtebeteko kartzela zigorra eman zion Espainiako Auzitegi Nazionalak orduan.

Hamabi urte geroago, 2017an, Twitterren "terrorismoa goratzea" egotzita epaitu eta zigortu egin zuten. Kartzela zigorra saihesteko, defentsak onartu zuen urte eta erdiko kartzela zigorra eta hamalau urte eta erdiko inhabilitazioa.

Auzitegi Nazionalak, ordea, bigarren zigor hau baliatu du, Remirezen lehen delitua ez zenez, 2005eko zigorra betearazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.