Alfredo Remirezek azaroaren 4an sartu beharko du kartzelara

Bideo batean eman du kartzelaratze dataren berria, eta bezperan Amurrion manifestazio bat egingo dutela iragarri du.

Alfredo Ramirez, otsailean, terrorismoa goratzea leporatuta epaitu zutenean. J. DANAE, ARGAZKI PRESS
2017ko urriaren 30a
15:40
Entzun

Alfredo Remirezek berak jakinarazi duenez, larunbat honetan sartu beharko du kartzelara. Bezperan, manifestazio bat egingo dute Amurrion (Araba), kartzelatzea salatzeko. "Hau ez da agur bat, gero arte baizik. Kaleak zaintzen jarraitu behar dugulako, inporta digun horregatik guztiagatik".

2005ean Amurrioko jaietan preso baten irudia erakusteagatik, Auzitegi Nazionalak urtebeteko espetxera zigortu zuen Remirez, 2009an, eta, zortzi urte geroago, auzitegiak erabaki du betearazi egin behar duela zigor hori. Epaia irmoa da.

Espainiako Auzitegi Nazionalak 2009an ezarri zion urtebeteko espetxe zigorra Remirezi, baina, bi urtetik beherako zigorra zenez, ez zuen bete behar izan. Ordea, bost urte baino lehen beste delituren bat eginez gero, preso sartzeko aukera zuen.

Hala, 2017ko otsailean Armiarma operazioan jarritako zigorra baliatu dute orain hura espetxeratzeko: urte eta erdira zigortu zuten otsailean, sare sozialetan "terrorismoa goratzea" egotzita.

HemenBizkaiko Hitza-k Remirezi eginiko elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.