Algecirasko (Espainia) kartzelan dauzkaten euskal presoek gose grebari ekin diotela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) , "azken erasoa salatzeko". AAMren arabera, izan ere, espetxezainak Arkaitz Bellon presoaren ziegara sartu ziren atzo eta, "irain eta mehatxu artean, ziega hankaz gora utzi zioten".
AAMk dio kartzelako langileek euskal presoak jipoitzen dituztela. "Preso politikoen aurkako jazarpena egunerokoa da espetxeetan. Presoak eskubiderik gabe daude, eta haien aurkako neurri, eraso, lekualdatze, jipoi eta eskubide urraketa guztiak espetxe politikaren arduradunen aldetik baimenduak eta bultzatuak dira".
Euskal presoak
Algecirasko euskal presoak gose greban daude, azken erasoa salatzeko
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio Arkaitz Bellonen ziega hankaz gora utzi dutela espetxezainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu