Lau egunetan guztia txukuntzen aritu ostean, gaur goizean indusmakinek eraikina bertan behera bota dute. Eraisketaren ostean ehun bat gazte elkartu dira bertan, baina ertzainek sakabanatu egin dituzte.
Joan den larunbatean ertzainak agertu ziren Algortako gaztetxera eta bertan zeuden zenbait lagun identifikatu zituzten. Gazteek manifestazioa antolatu dute gaur 20:00etan. ‘Gaztetxeak aurrera, eraso gehiagorik ez!’ izango da leloa. Erromon ere etxe bat okupatu zuten duela egun batzuk eta gaztetxea prestatzen ari dira.
Gaztetxeak
Algortako gaztetxea bota dute indusmakinek
Algortako (Bizkaia) gazteek eraikin bat okupatu zuten iragan ostegunean La Galeako bidean, inguruko auzo garestienetako batean, gaztetxea sortzeko asmoz. Gaur goizean indusmakinek eraikina bota dute. Gazteek manifestazioa deitu dute gaur arratseko 20:00etarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu