Ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alterbatibak egindako itunaren oinarriak, hitzez hitz:
• Normalizazio politikoa. Bake eta konponbide demokratiko prozesua. Gatazka behin betiko eta modu iraunkorrean gainditzeko elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat sustatu beharko dugu. Prozesu horrek euskal gizarte osoa barne hartuko duen akordio demokratiko bat bilatuko du, eta akordio horren oinarrian egongo dira euskal nazioaren aitortza zein bere etorkizuna, indarrean dagoen egoera juridiko-politikotik abiatuta, modu aske eta demokratikoan erabakitzeko eskubide zilegia.
• Euskal Herria eskubide demokratiko nazionalak dituen nazio gisa aitortua izateko eskakizuna eta aldarrikapena.
• Euskal subjektu nazional horren defentsa Euskal Herriak du hitza eta erabakia printzipioari jarraituz. Hau da, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako gizon-emakumeen borondate demokratikoa errespetatzeko eskakizun demokratikoa, betiere Nafarroako errealitate politikoa kontuan hartuta, erritmoak eta abiadurak errealitate horri egokituz eta nafarren erabakiak errespetatuz.
• Erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena dimentsio integral batean kokatu beharra, euskal gizarteari proiektu ekonomiko eta sozial baten sinonimo izango den proiektu nazionala aurkeztuz, gizarte justu, aske eta solidarioagoa egituratzearren.
• Eredu alternatibo berri baten aldeko gure apustu internazionalistan aurrera egiteak herrien eskubideak errespetatuko dituen eta merkatuen inposaketari aurre egingo dion proiektu europar bat sustatzea esan nahi du; alegia, Europa osatzen duten herrietan, ez estatuetan, oinarritutako Europa demokratiko eta sozial baten apustu egitea. Zentzu honetan, espekulatzaile ekonomiko eta finantzieroek bakarrik sortu duten krisi ekonomikoari aurre egiteko, ez ditugu onartuko langileen eskubide ekonomikoak eta sozialak suntsitzea xede duten neurri eta politika ekonomikoak.
Aliantzaren oinarrizko edukiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu