Aitak urruntzeko aginduari gor egin eta bi seme-alaba bahitu zituen kalean zeudela. Gasteiztik Frantziara eraman zituen; han familiak lagundu eta Aljeriarako bidea hartu zuten.
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, adingabeak lokalizatu eta aitak bietako bat aska zezan lortu zuten. Bartzelonan jaso zuten haurra, eta ama harekin itzuli zen Gasteizera.
Operazioak aurrera jarraitzen du, gizonak auzi judizialak baititu irekiak, eta oraindik ez baitute lortu bigarren adingabea berreskuratzea.