Alkarbide alderdi politiko berriak ekin dio barne egitura antolatzeari -EAtik irten berriak dira hainbat kide-, eta azaroaren 28an eta 29an egingo du kongresua, Martin Beramendi Oiartzungo (Gipuzkoa) alkate izandakoak gaur Donostian iragarri duenez. "Biltzar irekia izango da". Bitartean, uztailetik aurrera, eztabaidak eta mintegiak egingo dituzte; gizarte erakundeen iritzia entzun nahi dutela esan du Beramendik.
Kongresura artean bederatzi laguneko taldeak zuzenduko du Alkarbide: Beramendik berak, Felix Arrietak (unibertsitate irakaslea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako aholkularia) eta Iñaki Sagarzazuk (Zestoako hautetsi ohia) ordezkatuko dute Gipuzkoa, Nafarroa Jose Mari Aierdik (Lekunberriko alkatea eta parlamentari ohia) eta Izaskun Goñik (Nafarroako EAko zuzendaritzakide ohia), Araba Iñaki Berazak (Aguraingo alkatea eta Arabako batzarkide izandakoa) eta Maria Carrerak (aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko kabineteburua), eta Bizkaia Izaskun Trabuduak (Bizkaiko EAko zuzendaritzakide ohia) eta Jose Manuel Uribarrik (Bizkaiko EAko zuzendaritzakide ohia).
"Abertzaletasuna berrindartu" nahi du Alkarbidek, eta desberdinekin hitzarmenak egiteko gaitasuna eduki gura du. Hala, Nafarroa Bairen "eredua eta politika egiteko modua" goraipatu ditu.
Beramendik jakinarazi du alderdiak oraindik egoitzarik ez duela.
Politika
Alkarbidek azaroaren bukaeran egingo du kongresua
Martin Beramendi, Felix Arrieta, Iñaki Sagarzazu, Jose Mari Aierdi, Izaskun Goñi, Iñaki Beraza, Maria Carrera, Izaskun Trabudua eta Jose Manuel Uribarrik gidatuko dute ordura artean alderdi politiko berria. Nafarroa Bairen "eredua eta politika egiteko modua" goraipatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu