Besteak beste, herri kirolak, herri bazkaria eta Begoña Erraztiren mitina izango dira datorren igandean, Amurrion. Aurretik ere egingo dituzte ekimenak. Esaterako, bihar bertan hitzaldia emango dute Gasteizen, Erraztik eta ERCko buruzagi Josep Lluis Carod-Rovirak.
"Argi eta garbi burujabetzaren aldekoak izatea" da beraien ezaugarri nagusiena, Ziarretaren ustez, "desberdintasunik gabeko gizarte eredua defendatzea, etika eta gestio publikoko transparentzia".
Epe motzeko helburuak
EAren epe motzeko helburuak Navaleko langileen defentsa, Euskal Herriaren lurraldetasun eredua aldatzea, eta esparru politiko juridiko berri baten bidean aurrera pausoak ematea dela nabarmendu du Ziarretak.
Politika
Alkartasun eguna ospatuko du EAk, datorren igandean Amurrion
EAk Alkartasun eguna egingo du datorren igandean Amurrion (Araba). "Europa barruko euskal errepublika subirano" baten bidean aurrera pausoak emateko helburua izango dutela esan du gaur Unai Ziarretak gaur, Bilbon. Aurten adin nagusikoak egingo direla gogorarazi du Ziarretak, 18 urte betetzen baitira EA sortu zenetik. Urte horietako ezaugarria "argi eta garbi burujabetzaren aldekoak izatea" dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu