ALKARTASUNA-N EZIN MATRIKULATU

2010eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Beasaingo Alkartasuna Lizeoan (Gipuzkoa) beren seme eta alabak bigarren hezkuntzan aurrematrikulatzen saiatu ziren atzo hainbat guraso-gaur da azken eguna aurrematrikula egiteko-. Ezin izan zuten egin, ordea, Hezkuntza Ordezkaritzak horretarako debekua emana baitzuen. Heldu den ikasturterako, Eusko Jaurlaritzak batu egin nahi du, zentro bakarrean, Beasaingo bigarren hezkuntza osoa. Alkartasunako gurasoen elkartea bat-egite horren aurka dago, ordea. Atzo protesta egin zuten ikastetxe atarian, eta adierazi dute ez dutela etsiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.