memoria historikoa

Alkate frankisten koadroak, gordeta

Beste gela batean jarri nahi ditu Bilboko Udalak, baina ez dira sartzen, eta gordeta daude bitartean. 

Alkate frankisten koadroak zeuden lekuan horien arrastoa besterik ez da geratu. MARISOL RAMIREZ, ARP
2014ko apirilaren 7a
07:44
Entzun

EAJ eta PSEren botoekin onartu zuten osoko bilkuran alkate frankisten koadroak mantentzea, baldintza batekin: testuinguruan jartzea. Erabakia Iñaki Azkuna artean bizirik zela hartu zuten. Orain gordeta daude koadro horiek, Bilboko EH Bilduk Twitter bidez zabaldu duenez.

Udaletxeko beste areto batean jarri nahi dituzte koadroak. Bilduk jakinarazi duenez, ez dira guztiak sartzen, eta beste bat aukeratu bitartean, gordeta daude.

Ibon Areso Bilboko alkateak adierazi duenez, Aste Santuko oporretan eraman nahi dituzte koadroak areto berrira —bertara eraman ahal izateko, horma bat hautsi beharko dute—. Aresoren arabera, koadroak gela berrira eramango dituzte, osoko bilkuran onartutakoa errespetatzeko asmoa duelako.

Azkunak esan zuen berak ez zituela koadro horiek kenduko, "historia errespetatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.