EUSKAL HERRIA

Alkatea aldatuko dute Trebiñun, independenteek eta Bilduk bat eginda

PPko alkatearen aurkako zentsura mozio bat aurkeztu dute independenteek, eta aurrera atera da, Bilduren babesari esker. Trebiñu Arabarekin batzearen aldekoa da herri plataforma.

2012ko abenduaren 1a
17:19
Entzun

Trebiñuko bi plataforma independenteetako zinegotziek eta Biduk zentsura mozio bat onartu dute, Inmaculada Ranedo alkatea kargutik kentzeko. PPkoa da Ranedo, eta Ignacio Portilla plataforma independenteetako baten zinegotzia izango da alkate berria.

Bina zinegotzi dituzte bi talde independenteek, hiru PPk eta bana EAJk eta Bilduk. Udalbatzaren gehiengo osoa behar zuten mozioak aurrera egiteko, eta Bilduren ordezkariak eman die plataformei gehiengo absolutua. EAJ izan da zentsura mozioarekin bat egin ez duen talde bakarra, eta Bilduk jakinarazi du ez dela udal gobernuaren parte izango. Abenduaren 14an izendatuko dute alkate berria.

Trebiñu Arabako parte izatearen aldekoa da alkatetza eskuratuko duen plataforma.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.