Alkateak eta hautetsiak atez atekoa ezagutzen
USURBIL. Datorren urtean hondakinak biltzeko atez ateko sistema ezarriko duten Gipuzkoako 34 udalerritako alkateak eta zenbait hautetsi Usurbilen (Gipuzkoa) izan ziren atzo, sistema zuzenean ezagutzen. Bilketa modu hori ezartzen lehen herria izan zen Usurbil. Duela hiru urte izan zen, eta gaur festa dute, urteurrena dela eta. Hondakinen %88 birziklatzen dituzte Usurbilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu