Alkatearen aurkako egitasmorik ez du babestuko Atarrabia Baik
ATARRABIA. UPNk Atarrabiako alkate Pello Gastearenaren (Bildu) kontrako zentsura mozio bat aurkeztuko balu, Atarrabia Baik ez luke babestuko. «Uste dugu Pejenaute auziarekiko atentzioa desbideratzeko egin nahi duela», salatu du Atarrabia Baik. UPNk aste honetan jakinarazi du zentsura mozio bat aurkeztea aztertzen ari dela, Gastearenak euskal presoei egindako omenaldi batean parte hartu zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu