Gizarte

Alkohola edan beharrean “junmping”a egiteko aukera izango da gaur Gasteizen

Alkoholaren alternatiba proposatu du Eusko Jaurlaritzak “Bete zaitez… baino emozioz” lelopean. Garabi batetik salto egin nahi duenak negatibo eman beharko du alkoholemia proban.

2008ko abuztuaren 7a
18:59
Entzun
“Bete zaitez… baina emozioz!” lelopean alkoholaren alternatiba den ekitaldia izango da gaur Gasteizko San Martin aparkalekuan. Euko Jaurlaritzak jaietan alkohol gehiegi edaten dela eta, aukera berri bat jarri du martxan, muturreko kirol-jarduera alegia; 75 metroko garabi batetik jauzi egitea. Jauzilariak garabi teleskopiko batean kokatutako saski batetik salto egin behar du soka batekin lotuta. Dena dela, salto egin aurretik alkoholemia-proba egingo zaio “jumping”a egin nahi duenari; emaitza positiboa bada ezingo du jardueran parte hartu, eta negatiboa bada berriz bai.

Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak alkoholak izan ditzakeen eragin kaltegarriak gogorarazi nahi izan ditu gaurGasteizen izango den “Bete zaitez… baina emozioz!” ekitaldiaren harira. Bere hitzetan, alkoholaren ondorioz indarkeria jarrerak, trafiko istripuak eta osasun arazoak areagotu egiten dira.

Bestalde, Peio Lopez de Munain Gizarte Gaietarako Gasteizko Udaleko zinegotziak Andra Mari Zuriko jaietan bederatzi denda eta taberna salatu direla jakinarazi du, adingabeei alkohola saltzeagatik. Hala ere, alkohol gehiegi edateagatik aurreko urtean baina pertsona gutxiago artatu dituzte osasun zerbitzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.