euskal herria

Alkorta atxilotzen saiatu dira, eta herri harresirako deia egin du ostiralerako

Otsailean berretsi zion Auzitegi Gorenak bost urteko zigorra; bitan saiatu da Ertzaintza gaztea atxilotzen. Bideoa: Alkortak sare sozialetan zabaldu duen bideoa. [YouTube]http://youtu.be/StSwh-WvZ4k[/YouTube]

2013ko maiatzaren 9a
08:45
Entzun

"Bila etorri beharko dute", esan zuen Urtza Alkortak kartzelatze agindua jaso ostean. Joan den apirilaren 18an zuen espetxera aurkezteko azken eguna. Herenegun gauean hura atxilotzen saiatu zen Ertzaintza, Ondarroako etxean (Bizkaia). Atzo eguerdian berriz joan zitzaizkion bila, atxilotze aginduarekin, baina ez zuten atzeman. Ordubete eskasera agertu zen, sare sozialen bidez zabaldu zuen bideo batean, eta atxiloketa saihesteko herri harresirako deia egin zuen. Ostiralerako jarri du ordua, 12:30ean, Ondarroako Alamedan.

2010eko otsailean atxilotu zuten Alkorta, Zunbeltz Bedialaunetarekin batera. Bi egun lehenago, beste bost lagun ere atxilotu zituen Ertzaintzak, eta zortzi egunez izan zituzten inkomunikatuta. Tortura fisiko eta psikologikoak salatu zituzten guztiek, eta erietxera ere eraman behar izan zituzten atxilotuetako bi. Geroztik Estremerako espetxean (Madril) izan zuten Alkorta. 2012ko uztailean atera zen handik, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako bost urteko zigorraren erdia beteta. Auzitegi Gorenean helegitea jarri zuen Alkortak, eta joan den otsailean berretsi zioten zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.