Euskal presoak

Almerian espetxeratuta dauden lau euskal presoren senideek istripua izan dute bisitara zihoazela

Almeriako espetxean preso dituzten senideak bisitatzera zihoazen bost euskal herritarrek istripua izan zuten atzo iluntzean Madrilen. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Mikel Benaito, Juankar Balerdi eta Patxi Ruizen neska lagunak ziren autoan zihoazenetatik hiru, eta Josemari Dorronsororen ama eta arreba beste biak. Arganda del Rey herriaren parean izan zuten istripua, eta ibilgailua guztiz hondatuta geratu zen arren, barruan zihoanetatik inork ez zuen minik hartu.

2003ko abenduaren 20a
17:37
Entzun
Atzoko istripuaren kariaz, Etxerat-ek oroitarazi du hiru aste ere ez direla igaro presoak bisitatzera zihoazen Sara Fernandezek eta Izaskun Urkijok ezbehar larria izan zutenetik —Fernandez hil egin zen eta Urkijo larri zauritu zen—, eta dagoeneko, beste bat jazo dela. Horregatik, Etxerat elkarteari iruditzen zaio gertakari horien guztien arduradunak Espainiako zein Frantziako estatuak direla, hain zuzen ere, euskal presoen aurka sakabanaketa politika aurrera daramatelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.