Etxebizitza

Alokairuan eskaintzen zituzten babes ofizialeko bost etxe aurkitu dituzte Donostian

Etxegintzak eman du iruzurraren berri, eta iragarri du zigor espedientea zabaldu dietela arduradunei.

jarraia156304.jpg
2018ko irailaren 5a
07:24
Entzun

Interneten alokagai agertzen ziren babes ofizialeko bost etxebizitzak, nahiz eta berez Etxegintzarenak izan. Loiolako Erriberan, Ilarran, Altzan eta Intxaurrondon zeuden pisuak, eta bertako bizilagunen salaketei esker izan dute haien berri. Erakundeko zuzendari Rafael Fariasek jakinarazi duenez, dagoeneko zigor espedientea zabaldu diete etxebizitzetako maizterrei. Babes ofizialeko etxe bat alokairuan eskaintzeagatik 3.000 eta 20.000 euro arteko isuna jaso dezakete.

Fariasek zehaztu duenez, maizterrekiko kontratua bertan behera geratuko da,  hitzartutakoa urratu dutelako. Hala ere, Etxegintzako arduradunak azaldu du "zaila" izaten dela halakoen berri izatea, Interneten agertu ohi diren iragarkiak ez direlako zehatzak izaten, hain zuzen ere legea saihesteko. "Etxegintzak zaindu egiten ditu babes ofizialeko pisuen inguruan dauden mugimenduak, eta baita atzerriko matrikuladun ibilgailuak ibiltzen ote diren ere. Biana auzokoen laguntza oinarrizkoa da".

Etxegintzako arduradunak esandakoa berretsi du Pedro Arriola sailburuak ere, eta ohartarazi du ez duela onartuko halakorik. Dena den, nabarmendu du orain arte salatutako kasuetan neurriak hartu izan direla, orain Donostian eta urte hasieran Sopelan egin zen moduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.