auzitegiak

Alonso eta Maroto zigortu ditu Espainiako Kontu Epaitegiak

Gasteizko lokal baten alokairurako sinaturiko kontratuak interes orokorrari kalte egin ziola ebatzi du Auzitegiak. 393.862, 31 euro ordaintzera behartu ditu Auzitegiak PPko bi politikariak, eta beraiekin batera Udal Gobernua osatzen zutenak. PPk helegitea jarriko duela iragarri du.

jarraia122790.jpg
2016ko maiatzaren 13a
10:22
Entzun

Espainiako Kontu Epaitegiak Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea eta Javier Maroto PPko Ekintza Sektorialeko idazkariordea zigortu ditu, lokal baten alokairurako sinaturiko kontratuarekin interes orokorrari kalte egin zioteko.

2007an, Alonso eta Maroto Gasteizko alkate Ogasun zinegotzi ziren garaian, udalak 900 metro koadroko lokal baten alokairua hitzartu zuen, hogei urterako. Udal bulegoak San Anton kalera lekualdatzea zen asmoa. Kontratu horretan udal gobernuak muzin egin zion teknikarien txostenari, eta aholkatu zitzaiona baino prezio garestiagoa ordaintzea onartu zuen, Gonzalo Anton enpresariaren alde. Auzitegiak dioenez, sinatu zuten kontratuak 20 urtean 7,6 milioi euro ordaintzera behartzen duen Gasteizko Udala, baina lokal hori 2,7 milioi eurotan erosi zuen Antonek, urtebete lehenago.

Gasteizko Udalak, EAJk eta PSEk osatutako akusazio partikularrek interes orokorrari kalte egitea leporatzen die orduko arduradunei, eta haiek zigortzeko eskatu zioten epaileari. Epaileak halaxe izan dela ebatzi du, eta zigortu egin ditu arduradun guztiak. Diru publikoei kalte egin zietela ondorioztatu, eta 393.862, 31 euro ordaintzera behartu ditu.

PPk berri agentziei jakinarazi die epaiari helegitea jartzeko asmoa duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.