Aldaketak Espainiako Gobernuan

Alonso izango da Defentsa ministro berria eta Bono Espainiako Gobernutik kanpo geratuko da

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak aldaketak iragarri ditu gaur bere gobernu taldean. Jose Antonio Alonso egungo Barne ministroa izango da gaurtik aurrera Defentsa Ministerioko burua. Jose Bono Gobernutik kanpo geratuko da.Barne ministro berria, Alfredo Perez Rubalcaba izango da.

2006ko apirilaren 7a
16:30
Entzun
Zapaterok azaldu duenez, Jose Bonok berak egin du kargua uzteko eskaria. Hirugarren aldaketa hezkuntzan izan da. María Jesus Sansegundo izan da orain arte Hezkuntza ministroa eta aurrerantzean Mercedes Cabrerak zuzenduko du Ministerio hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.