politika

Alonsok eta Balzak 500 ertzain gehiago egotea adostu dute

Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroa, eta Javier Balza Herrizaingo sailburua gaur bildu dira Gasteizen eta segurtasuna, "terrorismoaren aurkako borroka" eta Ertzaintzaren inguruan hitzegin dute. Ertzaintza 500 agenteetan handitzea adostu dute eta Europako polizia foroetan Ertzaintzak duen paperaz ere hitzegin dute. Handitze hori bi urteko epean egingo da. Urte bakotitzean 250 lagunentzat sortuko da Ertzain postua.

2004ko irailaren 20a
16:41
Entzun
Euskal Herriko Seguritate Batzarrak berretsi beharko du Ertzaintza 500 lagunez handitzea. Batzar hau bi administrazioen, espainiar eta euskaldunaren parekidea da. Orain Ogasun arduradunek erabaki beharko dute nola finantziatzen diren 500 ertzain hauek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.