Alonsok Nafarroako 1936ko biktimen legea kritikatu du, "zintzoak" eta "gaiztoak" bereizten dituelako

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak esan du ez dutela adostasunik lortu nahi izan, eta penatuta dagoela azaldu du.

Biktimei omenaldia aurten, maiatzean, Sartagudan. J. MANTEROLA, ARP
2013ko azaroaren 15a
23:05
Entzun

Alfonso Alonso Espainiako Kongresuan PPren bozeramaileak Onda Vascan esan du legeak gizartea banatzea duela helburu, eta "zintzoak" eta "gaiztoak" bereizi nahi izatea estrategia politiko txarra dela. Bere hitzetan 1936ko biktimak gogoratzeko legearen inguruan ez dute kontsentsua bilatu nahi izan bultzatzaileek.

"Ezkerrak eskuinaren aurkako lege bat nahi du. Zer nahi dute, biktimak aitortu edo banatzeko politika egin?", galdetu du. "Lege bat beste batzuen aurka" onartuz gaizki jokatzen ari direla esan du Alonsok.

Yolanda Barcinari ere galdetu diote gai horren inguruan COPE Espainiako irrati katean, eta horrek ere kontsentsurik ez dela izan adierazi du. "Pena ematen dit maila nazionalean lortu zen kontsentsua bezalakoa ez lortzea, alderdi guztiek gerra zibil baten biktimen mina aitortzea".

Nafarroan ez zen gerrarik izan, baina frankistek 3.400 herritar inguru hil zituzten. Atzo onartutako legearekin Nafarroa da frankismoko biktimak legez aitortu dituen lehen erkidegoa. Ezkerra, Bildu, Aralar-NaBai, PSN eta Geroa Bairen botoekin onartu zen legea. UPN abstenitu egin zen, eta PPk kontra bozkatu zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.