AHT

Alonsotegin egingo da AHTren aurkako IX. akanpada

Bizkaian dagoen Alonsotegi herrian egingo dute AHT Abiadura Handiko Trenaren aurkako aurtengo akanpada. Bederatzigarren akanpada izango dena uztailaren 30etik abuztuaren 8ra bitartean ospatuko dute Bizkaiko Ezkerraldean dagoen Alonsotegi herrian. Adierazi dutenez, Alonsotegi herrian kalte ekologiko handiak eragiten dituzten hainbat proiektu martxan daude, besteak beste AHTa bera eta Kadaguako Korredorea.

2004ko uztailaren 23a
15:05
Entzun
Bilbotik gertu dagoen eta Bizkaiko Ezkerraldean kokatzen den Alonsotegi herrian egingo dute AHTren aurkako IX. akanpada. Gaur Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan AHTren aurkako taldearen bozeramaileek Alonsotegi aukeratzeko arrazoiak azaldu dituzte. Haien ustez, "Alonsotegik, martxan dauden eskualdearekiko eraso guztiak laburbiltzen dituela esan daiteke zuzenean ez denean oso hurbilean jasaten baititu" eta horregatik aukeratu dute herri hori.

Jasaten dituen erasoak anitzak direla nabarmendu dute bozeramaileek. Izan ere, Alonsotegitik pasako baitira AHTa bera, Kadaguako Korredorea eta Hegoaldeko Sahiesbidea. Horretaz gain, Bilboko errausketa planta oso gertu dagoela ere salatu dute.

AHTaren aurkako IX. akanpada uztailaren 30etik abuztuaren 8ra bitartean ospatuko dutela iragarri dute bozeramaileek. AHTrik ez! Autoorganizazioa leloa izango duen akanpadan hainbat ekintza burutuko dituztela esan dute. Antolatutako programan, tailerrak, musika, hitzaldiak edo antzerkia bezalako ekimenak egongo direla azaldu dute. Bukatzeko, jende guztia parte har dezan animatzeko deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.