Alternatibako bozeramaile Ana Etxartek Jaizkibel konpainia zoriondu du gaur, EAEko Justizia Auzitegi Gorenak Hondarribiko alarde mistoaren alde egin duelako.
Etxartek esan duenez, “kointzidentzia eta ironia” handia da epaia Irungo eta Hondarribiko alardeek Emakunderen Berdintasun Saria jaso behar duten egun berean ezagutzera ematea, eta "deitoragarria" deritzo "Emakundek saritzen duen alarde publikoak Aresen zigorra pairatzen dutela ikusi behar" izateari.
Emakundek gaur emango dion saria "ondo merezitakoa" dela uste du, baina azpimarratu du "erakunde publikoen partetik askoz aitortza zabalagoa merezi dutela Irunen eta Hondarribian bazterketarik gabeko jaietan parte hartzeko eskubidea 15 urtez defendatu duten guztiei, haien udal gobernuen oztopoen gainetik ere".