Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak “oso baikor” hartu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak gaur arratsaldean zabaldutako agiria, “euskal gizartearen gehiengoaren iritzia berretsi eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroarena ezeztatzera datorrelako; ETAren erabakia behin betikoa dela, alegia”.
Matuteren arabera, “indarkeriaren amaiera oraindik ere egonkortu egin behar da eta egiaztatze prozesuak aurrera egin behar du”.
Egiaztatze Batzordearen lana goraipatu du.