Alternatiba "haserre" Gasteizen trena lurperatzeko 500 milioi erabiliko direlako

2012ko apirilaren 25a
17:11
Entzun

Alternatiba “haserre” azaldu da Espainiako Gobernuak Gasteizen trena lurperatzeko 500 milioi euro erabiliko dituelako. "Egitasmoa administrazio guztiak zorpetuta daudenean eta osasungintzan, hezkuntzan eta gainerako zerbitzu publikoetan murrizketa basatiak ezartzen ari direnean egin nahi dute”, esan du Josu Estarrona Alternatibako kideak.

Aldi berean, azaldu du proiektu horrek AHTari lekua egingo diola eta trenbidea lurperatuta lurrak hirigintzarako erabiliko dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.