Politika

Alternatibak, Aralarrek, ezker abertzaleak eta EAk autodeterminazioaren aldeko manifestazioa antolatu dute

Prentsaurrekoa emango dute bihar lau alderdiek ekimenaren berri emateko. Donostian egingo da uztailaren 10ean, 'Nazioa gara. Autodeterminazioa' lelopean.

2010eko uztailaren 2a
18:36
Entzun
Alternatiba, Aralarrek, ezker abertzaleak eta EAk komunikabideentzako agerraldi bat elkarrekin egingo dute bihar Donostian. Prentsa oharrean aurreratu dutenez, uztailaren 10ean (larunbata) Nazioa gara. Autodeterminazioa lelopean manifestazioa egingo da Donostian, eta ekimen horren berri emango dute lau alderdiek.

Laurek lehengo astean beste prentsaurreko bat eman zuten elkarrekin: ekainaren 29rako euskal gehiengo sindikalak deitua zuen greba orokorrari babesa emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.