Euskal herria

Altsasuko alkatea salatu dute Auzitegi Nazionalean herriko jaietan egin zen desfileagatik

Irailaren 3an Espainiako erregea eta Espainiako segurtasun indarrak nazien ikurrekin irudikatu zituzten, eta Garazi Urrestarazu hori baimentzea leporatuta salatu du Manos Limpiasek. Altsasuko Gazte Asanbladako arduradunei Espainiako monarkia eta Espainia iraintzea leporatu diete. Desfileak herrian dagoen segurtasun indarren presentzia gehiegizkoa salatzea zuen helburu.

2011ko irailaren 15a
14:37
Entzun

Manos Limpias eskuin muturreko taldeak Garazi Urrestarazi Altsasuko alkatea salatu du Auzitegi Nazinalean, herriko jaietan, irailaren 3an, Espainiako erregea eta segurtasun indarrak nazien ikurrekin irudikatu zituztelako. Urrestarazuk desfile hori baimendu zuelako salatu dute. Horrekin batera desfilea antolatu zutenei, Gazte Asanbladakoei, Espainiako monarkia eta Espainia iraintzea ere leporatu diete.

Azken egunetan bideo bat ikusgai izan da sare sozialetan, eta oihartzun handia izan du Espainiako hainbat hedabideetan. Hainbat gaztek hartu zuten parte desfilean Guardia Zibila, Espainiako Polizia eta armada eta Nafarroako Foruzaingoa bezala jantzita. Francoren garaiko banderak zeramatzaten eta horrekin batera, nazien gurutzea.

Ezditugunahi erabiltzaileak eskegi zuen bideoa Vimeo sare sozialean irailaren 9an, eta harrezkero 9.400 bisita baino gehiago izan ditu, bideoaren gaineko polemika handitu ahala, gehiago. Desfilea antolatu zutenek Altsasun segurtasun indarren presentzia gehiegizkoa salatu nahi izan zuten.

"Ekitaldi hau parodia bat da, baina bizi dugun errealitatearen antza handia dauka. Gehiegizkoa izan daiteke, baina zain daukagun etorkizun beltzaren erakusgarri izan daiteke. Uste dugu gutako inork ez lukeela horrelakorik ezagutu nahi. Hori gure esku dago. Elkartuz eta borrokatuz jarraitzen badugu, behin betiko botako ditugu. Joan daitezela antzarrak perratzera!", dio bideoak amaieran.

Sare sozialetan dagoen bideoak adierazpen askatasuna urratzen duela eta kentzeko eskatu du eskuin muturreko sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.