Altsasuko auzia

Altsasuko auzipetuen aldeko elkarretaratzea egin dute Nafarroako Parlamentuaren parean

arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 25a
10:04
Entzun

Elkarretaratze jendetsua egin dute eguerdian Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Bertan izan dira, besteak beste, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Iruñeko Udaleko ordezkariak, Joseba Asiron alkatea tartean.

Isabel Pozuetak eta Edurne Goikoetxeak kezka agertu dute epaia "neurrigabea" izan daitekeelako, eta ohartarazi dute hark ateak zabal ditzakeela etorkizunean ere agintariek gustuko ez dituzten ekintzak "terrorismotzat" jotzeko. "Pentsatu nahiko genuke akusazioaren bertsioa desegiten duen epaiketa baten ostean epaia bat etorriko dela gertatutakoarekin, eta justua izango dela. Baina Auzitegi Nazionalaren esku gaude, eta erantzuteke geratzen diren galderek izugarri beldurtzen gaituzte".

Gurasoek gogorarazi dute auzipetuen aurkako zigor eskaerak 50 urte artekoak direla, eta, horiek hala izanik, ez dute baztertzen zigorrak bost, hamar edo hamabost urteko kartzela zigorrak onartzea gazteen aurka. "Neurrigabea litzateke hori, kontuan izanda taberna bateko liskarraz ari garela. Zigorrak proportzionala behar du izan".

Ez dago data jakinik epaia jasotzeko, eta bitartean auzipetuetako batzuek espetxean jarraitzen dute. "Bizi behar ez luketen zerbait bizitzen ari dira", salatu du Pozuetak, eta epeak asko luzatuz gero mobilizazio gehiago antolatuko dituztela iragarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.