16 eta 17 urte bi neska gazte hil ziren larunbat gauean Olatzagutian (Nafarroa), trenak harrapatuta. Alboko herrikoak dira biak, Altsasukoak, eta Olatzagutiko inauterietara zihoazen, trenbidetik oinez, biderik laburrena horixe delako. Gaueko 23:12 inguruan gertatu zen istripua: ezustean, garraio tren batek harrapatu zituen. Makinistak ez zuen gazte taldea ikusi, eta ez zuen izan trena gelditzeko astirik. Lekukoen arabera, ez zuten entzun trenaren hotsa. Ohikoa omen dute herritarrek trenbideko bidea erabiltzea Olatzagutitik Altsasura joateko, motzagoa delako.