Altsasuko Auzia

Altsasuko epaiketa, apirilaren 17tik 27ra

Espainiako Auztiegi Nazionalean epaituko dituzte auzipetuak.

2017ko azaroaren 21a
18:56
Entzun

Altsasuko auziko ahozko epaiketak badu data, auzipetuen gurasoek sare sozialetan jakinarazi dutenez: datorren urteko apirilaren 17tik 27ra bitartean izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zortzi gazte daude auzipetuta, eta fiskalak 50na urteko espetxe zigorra eskatzen die seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati.

Joan den astean bete zen urtebete zortzi gazte atxilotu eta horietatik sei espetxeratu zituztenetik. Urtebete geroago, espetxean jarraitzen dute Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz altsasuarrek.

Iazko urriaren 15 goizaldeko gertakariak epaituko dituzte. Altsasuko (Nafarroa) taberna batean kaleko jantzitako bi polizia eta beren bikotekideak jotzea terrorismo delitutzat jo zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3. epaitegiko epaile Carmen Lamelak, eta hark aginduta atzeman zituzten zortziak.

Joan den astean, defentsako abokatuek "kezka" adierazi zuten, auzian izaten ari diren "berme falta" dela eta. Astelehenean, berriz, Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordea agertu zen kezkatuta, auziaren "proportzionaltasun falta" dela eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.