Altsasuko gurasoek ekainaren 16an Iruñean egitekoa duten manifestazioan parte hartzeko deia egin eta beste bi protesta egun antolatu ditu Ernaik hilaren 14 eta 15erako. Hain zuzen ere Altsasuko gurasoek agerraldia egingo dute bihar eguerdian Nafarroako Parlamentuaren aurrean ekainaren 16ko manifestazioari buruzko xehetasunak emateko. Altsasukoak Aske!! Hau ez da justizia izango da leloa.
Erakundeak salatu du Altsasuko liskarrak ez zirela gertatuko Euskal Herriak "okupazio militarra" jasango ez balu, eta gaitzetsi du han gertatutakoa ez dela kasu bakana: "Gerra egitera etorri zirenak, beraien bakea inposatzeko geratu dira".
Ernaik gogorarazi du arazoaren muina politikoa dela eta beraz politikoa izan behar duela irtenbidak ere. "Konponbidea Euskal Herriaren eta bertako langile eta herri sektoreen eskutik etorriko da. Euskal Herriaren etorkizun politikoa burujabetzatik igarotzen da soilik, egiazko bake eta askatasuna erdiesteko". Bide batez esan dute Altsasun gertatutakoa beste edozein toki eta unetan errrepikatu daitekeela.
Epaiaren arriskuez ere ohartarazten du Ernaik komunikatuan: "Prozesu lotsagarri honen atzean erabat autoritario, inposatzaile eta atzerakoia den erregimenaren gerra estrategia bat ezkutatzen da".
Errepide mozketa
Goizeko lehen orduan hainbat gaztek pankarta bate jarri dute aldetik aldera, Bilborako sarbideetako bat itxiz. Muntaia polizialik ez! Altsasukoak aske! irakurri zitekeen kartelean. Minutu gutxira Ertzaintzako patruila bat agertu da tokian, eta kendu egin du kartela. Hemen une horren irudiak:
Bide-mozketaren ostean #Ertzaintzak pankarta kendu eta ez grabatzeko eskaera egin dit. @topatu_eus@berria#AltsasukoakASKE@naiz_zuzeneanpic.twitter.com/DjdvfFq7pO
— Julen Orbegozo (@julenor) 2018(e)ko ekainaren 7(a)
Bilbon ez ezik, Baionan ere errepidea moztu zuten atzo manifestariek Altsasuko gazteekiko elkartasunez.
Bidea moztu dute Baionan Altsasuko gazteen sustenguz @berria@IEHkohitza@Aitzinagazte@Altsasugurasoakpic.twitter.com/XuRB1PM009
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2018(e)ko ekainaren 6(a)