Altsasuko bizilagun bat espetxeratu dute bikotekidea jotzeagatik. Asteartean Nafarroako Polizia Foralak gizonezkoa atxilotu eta Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiaren aginduetara utzi zuten. Epaileak espetxeratzeko agindu eta gaur espetxean sartu dute gizonezkoa.
Asteartean emakume bat Iruñeko ospitale batean zegoela jakin zuten Nafarroako Polizia Foraleko agenteek eta hara joan ziren. Emakumeak adierazi zien aste osoan zehar bere bikote-kideak hiru alditan jipoitu zuela eta azkenekoan ospitalera joan behar izan zuela jasandako kolpeengatik. Polizia gizonezkoa atxilotzera joan zen, emaztea jo zuelakoan eta epailearen eskuetan utzi. Epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen, agindua gaur bete delarik.
2002an ere atxilotu zuten gizonezkoa, emakumea jotzeagatik.
Emakumeen kontrako indarkeria
Altsasuko gizonezko bat espertxeratu dute bikote-kidea jotzeagatik
Altsasuko (Nafarroa) gizonezko bat espetxeratu dute gaur, bikote-kidea jotzeagatik. Gizonak 44 urte ditu eta asteartean atxilotu zuten bikote-kidea jipoitu zuelakoan. Nafarroako Polizia Foralak gizona atxilotu eta epailearen eskuetan utzi zuen. Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaileak espetxeratzeko agindu zuen eta gaur espetxeratu dute. 2002an gizonezkoa arrazoi berdinengatik atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu