Hiru laguni hartu die deklarazioa Garzonek: Blanca Esther Arregi eta Juan Kruz Aldasoro Batasuneko mahaikideari manifestazioaren harira, inputatu gisa. Lehena manifestazioaren jakinarazpena bere izenean dagoelako egina deitu du; bigarrena, ekitaldia iragartzeko ekitaldian parte hartu zuelako.
Horiez gain, Mikel Galarzari ere hartu dio deklarazioa, baina lekuko gisa. Izan ere, Altsasuko Udalaren areto bat errentan hartu du biharko Galarzak, eta Batasunaren batzar nazionala egiteko erabiliko zuten susmoa zuen Garzonek.
Azkenean, hiru pertsona horien azalpenak entzun ondoren, manifestazioa zein udal areto horretan egingo den batzarra ez galaraztea erabaki du epaileak. Manifestazioari dagokionez, ez dela "Batasunarenak direlako etendako jardueren arlokoa" ebatzi du. Batzarrari dagokionez, berriz, "Polizia txostenetan jasotzen zen egitasmoa neutralizatu" dutela argudiatu du.
Horrenbestez, Garzonek atzera bota ditu AVT bitkimen elkarteak eta Dignidad Y Justiciak egindako debeku eskaerak.
Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak, berriz, zitazio horiek "egoera larriaren" isla direla iritzi dio gaur goizean, Euskadi Irratian egin dituen adierazpenetan.
Politika
Altsasuko manifestazioa ez du galarazi Garzonek
Hiru laguni deklarazioa hartu ondoren, =i Euskal Herriak autodeterminazioa=i lelopean ezker abertzaleak bihar Altasun egitekoa duen manifestazioa ez galaraztea erabaki du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Azken batean, ekitaldi hori ez dela Batasunak antolatutakoa ebatzi du. Era berean, bihar Altsasuko Udalaren areto batean egitekoa den batzarra ere baimendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu