Erasoak

Altsasuko PSNko zinegotzi baten autoan `faxista' hitza margotu dute, eta kristalak hautsi dizkiote

Altsasuan (Nafarroa), PSNko zinegotzi Mariano Garciaren autoan `faxista' hitza margotu dute, eta, halaber, ibilgailuaren kristalak hautsi dituzte bart gauean. Hala jakinarazi du Juan Jose Lizarbe Nafarroako sozialisten idazkari nagusiak. Eraso horiekin ez direla "kikilduko" azpimarratu du Lizarbek.

2003ko abuztuaren 28a
16:54
Entzun
"Faxistak bart gauean autoa margotu eta kristalak hautsi dizkioten teorristak dira", esan du Lizarbek, gaur goizean Iruñean eman duen prentsaurrekoan. Horrelako ekintzekin ez dutela inor kikiltzea lortuko esan die erasoaren egileei, ez kaltetutako zinegotzia, ez PSNko gainerako kideak.

"Terroristei, azkenean, irabazi egingo diegu: hitzaren erabilera hutsarekin, gehiago izateak ematen digun arrazoiarekin, eta, era berean, indarkeriarik ez erabiltzearekin", esan du Lizarbek.

Ikasturte politikari hasiera emateko prentsaurrekoan eman du erasoari buruzko albistea Lizarbek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.