Altsasuko auzia

Altsasukoak aske uzteko eskatuz, manifestazioa egingo dute larunbatean Madrilen

19:00etan abiatuko da martxa Soletik, eta Justizia Ministerioraino joango dira. Madrilen prentsaurrekoa eman dute Madril Altsasurekin plataformako kideek.

Gaurko prentsaurrekoa, Madrilen. J. DANAE, FOKU
2018ko ekainaren 21a
17:42
Entzun

Willy Toledo aktoreak, Cesar Strawberry Def Con Doseko abeslariak, Patricia Lopez kazetariak, Cristina Fallaras idazleak, Enrique Santiago PCko idazkari nagusiak, Alex Sanz ActivaT giza eskubideen aldeko abokatuen taldeko kideak, Sol Sanchez IUko bozeramaileak eta Carlos Taibo irakasleak hartu dute hitza, besteak beste. Gabriel Rufian ERCko diputatuak ere bat egin du deiarekin, baina ez da prentsaurrekoan izan; bideo bat igorri du.

Altsasuko auziko presoak "enegarren muntaia judizial, poliziak, politiko eta mediatikoaren biktimak" direla salatu du Toledok. Strawberryk salatu du "justizia erreminta politiko gisara" erabiltzen dela, eta zigorrak "erabat desproportzionatuak" direla. Sanchezek manifestaziora joateko deia egin du; "hau ez da demokrazia eta ez da ezer". Fallarasek nabarmendu du, garrantzitsua dela sareetan agertzen den desadostasuna kalera eramatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.