Altsasukoen amak eta Cuixarten eta Fornen bikotekideak, mahai inguruan, Tolosan
TOLOSA. Gipuzkoako CDRk antolatuta, Errepresio bereko bi aurpegi izeneko mahai ingurua egingo da, hilaren 27an, Tolosako (Gipuzkoa) Topic-en (19:00). Lau emakumezko ariko dira: Bel Pozueta eta Edurne Goikoetxea —Altsasuko bi gazteren amak—, Amaia Izko —auziko abokatua—, eta Laura Masvidal —Joaquin Forn Generalitateko Barne kontseilari espetxeratuaren bikotekidea— eta Txell Bonet —Jordi Cuixart Omnium Kulturaleko presidente espetxeratuaren bikotekidea. Gidari, berriz, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu