Atxiloketak

Altuna, Aranalde eta Arietaleaniz espetxean sartu dituzte

Joan den larunbatean Le Cap d'Adgen (Frantzia), Montpellier ondoan, atxilotu zituzten Aimar Altuna, Maite Aranalde eta Iñaki Arietaleaniz euskal herritarrak espetxean sartzeko agindu du Marie-Antoinette Houyvet Parisko epaileak. Altuna Meauxeko kartzelan sartu dute, Aranalde Fresnesen eta Arietaleaniz Osnyn. Erakunde armatuko kide izatea, pistola bat zein agiri faltsuak edukitzea leporatzen diete. Bost egun egin dituzte inkomunikatuta.

2005eko martxoaren 24a
16:41
Entzun
Ibarrako (Gipuzkoa) Altunak eta Aranaldek zein Bergarako (Gipuzkoa) Arietaleanizek atzo deklaratu zuten Houyvet epailearen aurrean. Deklarazio hartu ondoren, hirurak espetxeratzea erabaki zuen jujeak.

Askatasunaren arabera, Frantziako Poliziak bortizkeria handiz atxilotu zituen hiru lagun horiek. Halaber, Paris euskal presoen bakartze politika areagotzen ari dela salatu du Askatasunak, izan ere, aurreneko aldiz Meauxeko kartzelan lehendazibizko aldiz sartu dute preso ETAkoa izatea egozten dioten atxilo bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.