Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako erasoa egin dute bart Azpeitian (Gipuzkoa), Madalena auzoan, Altuna y Uria enpresaren dozena bat kamioien aurka egin dutelako ezazagun batzuek. AHT ez! Txikitzaileakpintadak egin dituzte, Gaztesarea webguneak dioenez. Horretaz gain, kamioien gurpilak zulatu dituzte, tubo-eskapeak blokeatu, kableak moztu...
AHTren obren egileetako da Altuna y Uria Azpeitiko enpresa. Ertzaintzan salaketa jarri du.
Erasotzaileek atera duten idatzian diote "gezur, inposaketa eta ezkutakerietan" hasi direla AHTren lanak eta aurre egingo dietela bultzatzaileei. "Uste zenuten lanok hasita gure jarrera apaldu egingo zela baita gure borrokarako grina, baina ez. Zuek lanak hasi dituzuen heinean guk gero eta argiago ikusten dugu hauek eta proiektua gelditzeko bide bakarra dagoela: ekintza zuzena".
AHT bultzatzen dutenek "suntsiketa eta txikiziotik aberastea" bilatzen dutela diote erasoa egin dutenek, "eta aurkituko duzuen gauza bakarra zuen suntsiketa izango da. Honek ez du etenik edukiko txikizio oro gelditu eta gizarte kapitalista harrapakari honekin amaitu arte".
AHT
Altuna y Uriaren kamioiei eraso egin diete AHTren kontrakoek Azpeitian
Bart egin dituzte erasoak; 'AHT ez! Txikitzaileak' pintadak egin dituzte eta gurpilak zulatu, besteak beste. Abiadura Handiko Trenaren lanen egileetakoa da Azpeitiko enpresa. Egileek esan dute "ekintza zuzenekin" segituko dutela, "txikizio oro gelditu eta gizarte kapitalista harrapakari honekin amaitu arte".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu