Altzuguren "sakabanaketa politikak erail duela" salatu dute sindikatuek. Gainera, "preso daudenen suntsiketa bilatzen duen zigor eta kartzela politika tinko salatu" dute, eta hori "berrikustea" eskatu. Izan ere, "honelako gertaerek" gatazka politikoaren konponbide itxaropenak "ilundu" egiten dituela azpimarratu dute.
Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatu dute, eta Altzugurenen heriotzari "erantzuteko" lantokietan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete langileei. Horretaz gain, Etxeratek bihar egingo dituen elkarretaratzeetan parte hartzeko eta azaroaren 8an —datorren asteartea— hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia ere egin dute.
Altzugurenen heriotza
Altzugurenen heriotza salatzeko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute sindikatuek
ELA, LAB, EILAS, EHNE, ELB eta Hiru sindikatuek deituta manifestazioak egingo dira datorren asteartean, Jose Anjel Atzugurenen heriotza salatu eta dispertsioaren amaiera eskatzeko. Beraien iritzian "dispertsioak hil egiten du". Altzugurenen kasuan, "espetxe politikak eskubiderik oinarrizkoenak ere aintzakotzat hartu gabe euskal preso politikoei inposatzen dizkien egoera gehienak" agertzen dira. Horregatik, Etxeratek ostiralerako deitu dituen elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute, eta datorren astearte eguerdirako elkarretaratze deialdiak egin dituzte, hiriburuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu