Politika

Alvarez, Permach eta Aldasorok kartzelan jarraituko dute behin-behinean

Batasuneko kideek ihes egiteko arriskua dagoela uste du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2009ko irailaren 8a
16:37
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Alvarez, Joseba Permach eta Juan Cruz Aldasoro Batasuneko kideek behin-behinean kartzelan segitu beharko duela erabaki du, "ihes egiteko arrisku handia" dagoela argudiatuta. 35/02 sumarioan prozesatuta daude, "ETAren agindupean" aritzea eta herriko tabernen bitartez hura finantzatzea leporatuta.

Alvarez 2007ko urriaren 2an atxilotu zuten, eta Permach eta Aldasoro bi egun beranduago Segurako (Gipuzkoa) polizia operazio zabalean. Haien behin-behineko espetxealdia aztertu zuen ostegunean auzitegiak, eta atzo zabaldutakoa egiaztatu du gaur.

Rufi Etxeberria Batasuneko kidea, aldiz, atzo utzi zuten aske, behin-behineko espetxealdian egon daitekeen lau urtean eginak dituelako ia. 2007ko urrian atzeman zuten; aurretik auzi berarekin beste bi urte pasatu zituen kartzelan.

Magistratuen arabera, haiek "Batasunan izandako jardueragatik ETAren parte direla pentsatzeko nahiko arrazoi daude". Ustez horrela izateagatik 10 eta 14 urte arteko kartzela zigorra jaso dezakete. Horiekin batera bertze 36 lagun daude inputatuta sumario berean. Denak ez daude kartzelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.