Nafarroako Gobernuak Alvaro Baraibar (Iruñea, 1970) izendatu du Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendari. Ikertzaile gisa, Nafarroako historia garaikidean da aditua, eta hainbat liburu idatzi ditu; besteak beste, Federalismo arraroa. Nafarroaren bidea demokraziarantz (1973-1982) eta Nafarroako ikurren historia eta memoria.
Politikan ere aritutakoa da, Garesen. 2007-2011 legealdian Kirol, Gazteria eta Herritarren Parte Hartzerako zinegotzia izan da, bertako 21 Agendaren koordinatzaile izateaz gain. Euskalduna da.