HAUR LAPURTUAK

Ama biologikoa topatu du jaiotzean lapurtua izan zen pertsona batek

Bilbon jaio zen, eta han ostu zuten. DNAren bidez aurkitu dute ama, jaio eta 47 urtera.

2012ko abenduaren 4a
12:45
Entzun

Adopziozko gurasoek bost milioi pezetatik gora ordaindu zituzten (30.000 euro inguru), eta Espainiara eraman zuten Bilbon jaiotako haurra. Jose Luis Orta Huelvako (Espania) SOS Haur Lapurtuak elkarteko abokatuak atzo azaldu zuenez, gizona, 47 urtekoa, ikertzen hasi zen adopziozko gurasoak hil ondoren.

Haur lapurtua izan zitekeela eta, elkartearekin harremanetan jarri zen gizona, eta DNA frogak egin zituen. Froga horiek gordetzen dituen bankuan antzeko DNA zuen froga bat topatu zuten, eta horrela aurkitu ahal izan du ama.

Elkarteak adierazi zuenez, andreak esan zien ez zuela haurra adopzioan eman, eta hilik jaio zela esan ziotela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.