Ama eta anaia hil zituen gaztea terapia zentro batera, zortzi urterako
Zortzi urtez terapia zentro batean egotea. Zigor hori jaso du iazko ekainean Portugaleten (Bizkaia) ama eta anaia hil zituen adingabeak. Gazteak eskutitz batzuk utzi zituen idatzita; haietan adierazi zuen etxeko guztiak hiltzea zuela asmoa. 18 urte bete baino egun bat lehenago hil zituen gazteak, eta, beraz, adingabeen Bilboko auzitegiko epaile batek eman du sententzia. Homizidioa eta hilketa egotzi dizkiote; homizidioa amaren kasuagatik, eta hilketa anaiaren kasuagatik. Epaiak dio gazteak eskizofrenia paranoidea daukala eta horregatik ez zela jabetu egin zuenaz. Fiskaltzak gaztea absolbitzeko eskatu zuen, eta zortzi urtez zentro itxi batean egoteko. Epaileak ontzat eman du eskari hori. Orain arte zentro terapeutiko batean egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu