Bi helegite aztertu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiak. Hiltzailearen defentsak eskatu zuen basakeriagatik ezarri zioten zigorra kentzea. Fiskaltzak, berriz, hilketa aitortzeagatik ezarri zioten aringarria kentzeko. Bi helegiteak, ordea, atzera bota ditu, eta 22 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra bete beharko du Francisco Javier M. N.-k Amagoia Elezkano hiltzeagatik
2013ko maiatzaren 23an hil zuen Laudion Elezkano 42 labankada emanda. Arabako auzitegiak ebatzi zuen hilketa delitu baten errudun zela, eta azpikeria eta basakeria gehitu zizkion. Bikotekidea zuelako zigorra handitu zuen, baina aitortu zuelako arindu ere egin zion. Kartzela zigorraz betetzeaz gain, Elezkanoren semeari eta gurasoei 300.000 eta 100.000 euroko kalte-ordainak eman behar dizkie.